02Gaitasuna

Doitasun-mekanizazioa

Tolerantzia estuak, eskakizun geometrikoak eta gainazal-akabera zainduak dituzten osagaiak, ehunen bakoitzak garrantzia duen lekuan.

IMG C02 · Doitasun-mekanizazioaIrudia falta da

Detalle de tolerancias finas

Macro de un alojamiento o ajuste mecanizado con acabado de alta calidad, junto a un instrumento de medición de precisión.

21:9 · mín. 2560×1100 px

01Zer egiten dugu

Dimentsio-, geometria- eta gainazal-eskakizun handiko osagaiak.

Doitasuna ez dago makinaren mende bakarrik. Pieza nola lotzen den, mekanizazio-estrategia, erreminta eta nola neurtzen den ere badaude tartean. Horregatik, pieza bakoitza hasieratik emaitza dimentsionalean pentsatuz planifikatzen dugu.

Planoa zurekin berrikusten dugu, kota kritikoak identifikatzen ditugu eta, hasi aurretik, nola fabrikatu eta egiaztatuko ditugun zehazten dugu.

02MUIN

Gako nagusiak

  1. 01

    Kota kritikoak identifikatuta

    Planoa aztertzen dugu piezari zein neurrik eta tolerantzia geometrikok baldintzatzen dioten jakiteko.

  2. 02

    Tolerantziara bideratutako estrategia

    Deformazioak gutxitzeko pentsatutako eragiketa-sekuentzia, loturak eta erremintak.

  3. 03

    Gainazal-akabera

    Gainazal bakoitzak eskatzen duen akaberara egokitutako parametroak eta ibilbideak.

  4. 04

    Egiaztapena

    Kontrol dimentsionala prozesuan zehar eta fabrikazioaren amaieran.

03MUIN

Aplikazio ohikoak

  • Errodamenduentzako ostatuak eta doikuntzak
  • Tolerantzia geometrikoak dituzten muntaketa-piezak
  • Doitasun-makineriaren osagaiak
  • Erreferentzia-plakak eta oinarriak

Lotutako sektoreak

05MUIN

Gehiago eskatzen duen pieza bat duzu?

Bidali planoa edo 3D eredua, eta zurekin batera fabrikazio-irtenbiderik onena aztertuko dugu.